Ibilbide geologikoak

Previous Next

Barinaga Formazioa

Interes Geolokigo Puntuak

3.

Arroka bolkanikoak erraz antzeman daitezke garai bateko Urolaren trenbidetik, ikusteko moduko azaleratzeak Aizkibel tunelaren aurretik eta Izuskitzarena pasa eta gero daude. Ofitas de Urretxu, S.L. enpresaren harrobiak arroka hauen oso ikuspuntu egokia eskaintzen digu; dena den, baimenik gabe ez dago sartzerik.

Unitate honetako materialak, ur azpiko sumendien aktibitatearen ondorioz, Itziar Formazioko sedimentazioan tartekatuta agertzen dira. Orohar, ebakidura garbian kolore berdexka agertzen dute; eta grisagoa, eraldatutako gainazaletan.

Litologiaren ikuspegitik arroka sedimentarioekin tartekatzen diren materialak hiru fazie mota bereiz daitezke. Lehenengoa, laba koladak dira, potentzia metrikokoak, laba masibo eta besikulaz osatuak, bigarren mailako kare betegarrien ondorioz porositate okluitua dutelarik. Bigarrena, kuxin laben pilaketen metakina da, alboan kilometro gutxi batzutan edo ehundaka metrotan pila daitezkeenak. Kuxin edo pillows-ak, metrobeteko diametroa baino gehiago izaten ez dutenak, biribil itxurakoak dira, batzuetan uzkurdurako barne egitura, edota pedunkulo edo alimentazio pipa. Azkenik, neurri txikiagoan, litologiaren hirugarren mota piroklasto metakinak dira, klasto heterometrikoak eta biribil itxurakoak, oso leku zehatzetan aurkitzen dira. Orohar, material bolkaniko hauek basaltoz osatuak daude eta kidetasun handia duten alkalinoa eta kontinetalaren artean. Azkenik, sedimentu segidak arroka bolkanikoek txertatuak edo ebakiak izan daitezke, masa sin-bolkaniko txikien formakoak: stock-ak, lakolitoak edo gabroseko sills-ak edo doleritak; edo basaltoz osatutako dikeen fazie formatik sedimentazioa ebakitzen dituzten trakitika.

Segida sedimentarioan egindako datazioen arabera bulkanismoa Goi Cenomanarra eta Santoniarra garaian kokatzeko bidea ematen digu (98 - 83 milioi urte).

Laba planar eta tabularren (sheet flows) koladak isurtze handiko garaiekin eta planar joerako erliebeekin elkarlotu behar ditugu. Laben besikularitate handia eta material piroklastikoak agertzeak sumendien aktibitatea 700 edo 800 metroen ur azpian izan zela adierazten digu, fluidoetan ugaria den magma alkalino batekin sakontasun kritikoak eragin ditzakeen erupzio leherkariekin bat eginez. Bestalde pillowsen koladak isurtze txikioak edo erliebeetan baxuak dira; honela, pillowseko sumendiak deritzen kuxin metaketa bihurtzen dira. Era berean, kolada planarren ondorioz pillowlabak ere sor daitezke. Azkenik, piroklastoen metakinak bulkanismo leherkari edo fluxu grabitazionalen bidez pilatutako eta material bulkanikoen eraldaketaren bidez birsortutakoak ematen dute.

Mapa Geologikoa

Urretxuko udala