Urtero, maiatzaren 18aren inguruan, ekintza bereziak antolatzen dira Urrelur Museoa kalera atera eta herritarrei gerturatzeko, mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina piztuz. Irteerak, bisitaldi gidatuak, kaleko ekintzak, haurrentzako tailerrak... Aurten maiatzaren 10etik 18ra izango dira ekintzak.