Interes Geologiko Puntuak
1. Flysch Beltza
Flysch Beltzaren fazieak ikusteko lekurik egokienak Urretxuren hegoaldean daude; besteak beste, nabarmentzekoak dira Mugitegi Industrialdearen iparraldean dauden ezpondetan.
Unitatea, nagusiki, ilunetik beltzerainoko koloreko lutitez osatua dago, geruzak gaizki estratifikatuak daude eta itxura masiboa dute, bertan sarri aztarna mikazeoak ikusi ahal izan dira. Aztarna mehe hauen artean badira alboko jarraitasuna duten zentimetro batzuetako lodierako silize hareharri geruzak, ale xeheez osatuak gorri, horiska eta okre kolorekoak; geruzapen gurutzatua eta planoarekiko laminazioa ohikoa den geruza planoparaleloetan eratuak.
Geruza hauetako beheko partean karga arrastoak ere ikusi ahal izan dira, eta geruzen arteko uraren ondorioz sortutako laminazio korapilatsuak. Hareharri batzuen oinarrian Palaeodictyon sp. eta Helminthoides sp. bezalako ichnofosilak ere aurkitu dira. Bestalde, oso ugariak dira burdina karbonatozko (siderita) nodulu trinko eta masiboak, estratifikazioarekin paraleloki kokatuta, kolore gorri bizikoak eta septaria egitura dutenak. Azkenik, sulfuroak ere ikusten dira, matrize lutitikoan barreiatuak eta nodulu txikietan trinkotuak, hauek oxidatzean arrokari kolore gorrixka ematen diote.
Unitate hau Goi-Albiarrean eta Behe-Cenomaniarrean kokatua izan da jarraitasun kartografikoan aurkitutako ammonites espezietan oinarrituta (100-106 milioi urte).
Oro har, material hauek fluxu distal (uhertasun korronteak) gisa aurki daitezke, kostaldeko sorta bezala sakonagoko sortetara joaten direnak. Honela, lutitak buztinezko materialen (ur gainean dauden materialak) pilaketa uretan behera egitearen ondorio dira, materia organiko asko duenez kolore iluna hartzen dute. Itsaso hondoan material pilatze honetan; tarteka, indar handiagoko korronteek, noraezean batzuetan, silize hareak garraiatzen dituzte. Neurtutako paleokorronteek fluxuen norabidea ipar-mendebalderantz zioala adierazten dute. Aurkitutako fosil eta ichnofosiletan oinarrituta 600 eta 2.500 metroko sakoneran daudela esan daiteke. Azkenik, siderita pilaketa mehe eta etenak, eta sulfuro hondakinak, metakin sedimentarioen ondoko prozesu diagenetikoen garaiko karbonato eta burdinaren pilaketari dagokio.