Berriak

2016ean UGGASAk 4 udalen partehartze eta Foru Aldundiaren laguntzarekin Eskualdeko Plan Energetikoa garatu zuen. Gaur egun, plan horretan jasotako hainbat ekintza exekutatzen ari gara eta azarotik aurrera, Aholkularitza Energetiko zerbitzua martxan jarriko dugu eskualdeko herritarrrei energiaren inguruko zalantzak argitze aldera.

Urretxuko Udalak Aldaketa Klimatikoaren aurkako plana egitea erabaki du, 2030 urte bitartekoa. Planaren helburua aldaketa klimatikoan izan dezakegun eragina murriztea da eta baita aldaketa horren eragingo dituen inpaktuetara behar bezala prestatzea. Lehen pauso bezala diagnostiko dokumentu bat idatzi da eta bertan berotegi efektua duten gasen (BEG) kopurua jaso da. Era berean, aztertu da udalerriak zein arrisku duen aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen inpaktuak jasateko.

Irimoko ingurua balioan jartzeko asmoz gurutzean panel panoramiko bat jarri dugu. Panel horretan bertatik ikusten diren tontorren izenak ikus daitezke.

Oraindik ez baduzu ikusi, animatu igotzera! ezin baituzu bertatik ikusten den ikuspegia galdu!

Aurten aste berdea aldaketa klimatikoaren inguruan zentratuko da eta horrekin lotuta hainbat jarduera izan ditugu: Agenda 21eko foro eskolarra, Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa, eta Urolamet sentsibilizazio kanpaina.

Zaborra gaika hartuta, Urretxun inoiz ez da jaso joan zen maiatzean beste. Guztira 176.044 kilo izan dira gure herrian, eta horietatik 136.892 kilo gaika jasoak; beraz, %78ko birziklatze tasa.

Previous Next

Iragarrita zegoen bezala, joan den maiatzaren 2an, asteartea, Iparragirre kaleko hondakin kontenedoreak erretiratu ziren, Tourseko San Martin Eliza atzean zeudenak; hori horrela, Udalak aipatutako gune hori egokitu du: hiru aparkaleku jarri ditu eta beste bat zamalanetarako.

Urretxuko udala