Hondakinen prebentzioaren Europar astea ospatzen da azaroaren 17tik 25era. Emaus Fundazioak eta Foru Aldundiak Urretxuko Areizaga plazan estruktura bat ezarriko dute, erabilera bakarreko ontzi eta bilgarriak jasotzeko.
UGGASA eta eskualdeko Udalok elkarlanean, "Argi Dugu" ekimena martxan jarri dugu. Ekimen hau eskualdeko biztanleei dago zuzenduta eta etxebizitzetan egiten den energia kontsumoaren gakoak hobeto ezagutzea du helburu, baita zaurgarritasun energetikoaren errealitatea ezagutzea eta berau ekiditeko neurriak hartzea.
Urretxu eta Zumarragako udalek Eguberrietan oinarritua 3. eskaparatismo edo Erakusleiho Tailerra jarri dute martxan jada. Horrekin, bi udalerrietako dendariei erakusleihoak apaintzeko lanean lagundu nahi zaie, eta, bide batez, Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzera animatu, zeinak aurtengoan XIII. edizioa izango duen.
Abuztua hilabete aparta izan da gaikako hondakin-bilketari dagokionean; %79ra iritsi baikara. Honi Uztaileko %78ko datua gehitzen badiogu, urteko bilketa tasa %77an gelditzen da.
Urretxu eta Zumarragako udalek 3. eskaparatismo edo Erakusleiho Tailerra jarriko dute martxan
2018ko Erreka Eguna gurekin igarotzera gonbidatu nahi zaitugu.
Hitzordua:
irailaren 29an, larunbatean,
goizeko 10:30etatik 12:30etara,
Areizaga – Kalebarren plazan
Mugikortasun astea dela eta eskualde mailan bigarren eskuko txirrinduen azoka antolatu dugu. Urretxun IRAILAK 17an izango da, astelehenean, Areizaga plazan.
ORDUTEGIA: 11:00-20:00
Lurzoruaren garrantziaz jabetu al zara?. Orain duzu aukera Urola Garaian UGGASA eta lau udalak sustatutako abian den LURZUROLA: Tu la Tierra y Urola kanpainari esker
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoako 2019-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aldez aurretiko kontsulten izapidea hasi du.