Jasangarritasuna

Urretxuko aldaketa klimatikoaren aurkako plana
Urretxuko Udalak Aldaketa Klimatikoaren aurkako plana egitea erabaki du, 2030 urte bitartekoa. Planaren helburua aldaketa klimatikoan izan dezakegun eragina murriztea da eta baita aldaketa horren eragingo dituen inpaktuetara behar bezala prestatzea. Lehen pauso bezala diagnostiko dokumentu bat idatzi da eta bertan berotegi efektua duten gasen (BEG) kopurua jaso da. Era berean, aztertu da udalerriak zein arrisku duen aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen inpaktuak jasateko.
Dokumentuan hainbat eragilek eskainitako datuen azterketa egiten da eta datu horien bitartez lortu da Urretxuko BEG inbentarioa egitea. Inbentario hori oinarri modura hartuta 2030 urte bitarteko eszenarioa eraiki da. Eszenario hori funtsezkoa izango da BEG kopurua murrizteko. Ondoren Urretxuko klimaren arriskuaren azterketa egiten da. Azterketa horretan Udalerriaren arriskuaren balorazioa, esposizioa eta ahulezia eduki dira kontuan.
Eransten den triptikoan lortutako ondorio nagusiak eta lehenetasunezkoak diren jarduteko eremuak aurkezten dira. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943038082 telefonora edo
Trptico Urretxu.pdf Popular 869.19 KB 12 | 03/10/2017 02:00:00 |