Berriak

Aste honetan hasi dira Udaberriko kanpainako lanak eta hiru egunetan zehar Udalerri osoaren kontrola egingo da. Horretarako udaberrian identifikatutako kokapenak eta orain arte jasotako abisuen guneak errepasatuko dira. Gunean bertan infestazio maila nolakoa den aztertu eta dagokion tratamendua egingo zaio.

Birziklapenaren bidez, hondakinak bigarren mailako lehengai-iturri bilakatzen dira. Beraz, birziklatzeak lagundu egiten du baliabide material eta energetikoen erabilera murrizten eta kutsadura eta kapital naturalaren degradazioa murrizten. Hondakinak birziklatuko direla bermatzeko, gaikako bilketa eta hondakinen sailkapen egokia egitea funtsezkoak dira.
Ikus ondorengo bideoa:

Murrizteak baliabide gutxiago erabiltzeaz gain gutxiago botatzea esan nahi du. Substantzia, material edo produktu bat desegin aurretik hartutako neurri eta ekintzen sorta osoa da hondakinen murrizketa. Gutako bakoitzaren banakako ekintzak oso garrantzitsuak dira! Zure ohitura jasangarriak ezagutu nahi ditugu. Partekatu Facebook-en #ohiturajasangarriakurretxu erabiliz.

Zergatik da garrantzitsua hondakinak murriztea? Gure eguneroko bizitzan hondakin gehiegi sortzen dugu. Ekoizpen eta kontsumo ez-jasangarrien ondorio dira eta hauek murriztea funtsezkoa da baliabide naturalak zaintzeko eta kutsadura gutxitzeko. Hondakinen prebentziorako lehen pausoa, beraz, hondakinik ez sortzea da!