Jasangarritasuna

Erreka egunean izena emateko epea ireki da
Featured

Erreka egunean izena emateko epea ireki da

2024ko ERREKA EGUNEAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA!!

2024ko Erreka Eguna gurekin igarotzera gonbidatu nahi zaitugu.

Hitzordua:

Irailaren 28an, larunbatean,

Goizeko 10:30etatik 13:00etara,

Areizaga – Kalebarren plazan

Materiala banatu ondoren, erreka garbitzeari ekingo diogu. Aldi berean, Areizaga plazan ingurumen-tailerrak, joko eta esperimentuak izango dira, naturan adituak diren bi hezitzaileen gidaritzapean.

Lana amaitutakoan, 12:30ak aldera, hamaiketakoa egingo dugu Areizaga - Kalebarren plazan.

Izen ematea egiteko bidali posta elektronikoa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo Urretxuko udaletxeko 943038082 telefono-zenbakira deitu eta izena eta DNI zenbakia eman (beharrezkoak dira asegururako). Izena emateko azken eguna: irailak 25

Gogoratu jarduerarako arropa aproposa eraman behar dela eta 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dutela.

Animatu ekintzan parte hartzera!

Urretxuko udala