Helegiteak aurkezteko epea ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.
Maiatzaren 20an, asteartez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak Urretxuko Udalak Lilibaso kalean eraiki duen lursailean alokairuko 20 etxebizitza berri esleitzeko prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratu dira.
Eusko Jaurlaritzak 200 izen-emate jaso ditu 20 etxebizitza horien alokairua eskuratzeko, eta hainbat kuporen arabera ebatzi dituzte. Helegiteak aurkezteko epea ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.
Informazio hori hemen kontsulta daiteke: