Joxemari Iparragirre koblakaria jaio zeneko 200. urteurrena ospatuko da 2020. urtean, hemendik hiru urtera hain zuzen ere. Zalantzarik gabe ospakizun garrantzitsua izango da Urretxuko herriarentzat, eta horrela izanik, Urretxuko Udala hasia da lehen urratsak ematen 2020an egin litezkeen ekitaldiei begia jarrita.
Besteak beste, Iparragirreri buruzko bibliografia aztertzen ari da Udala, baina horrez gain han eta hemen egon litezkeen materialak eskuratu nahiko lituzke: diskoak, argazkiak, aldizkariak, …
Eta nola ez, herritarrengandik etor litezkeen ekarpenak jasotzeko prest dago Udala, beti ere Joxemari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenari merezi duen ospea eta garrantzia eman nahian.
Hauxe da, beraz, Urretxuko Udalak egiten duen deialdi zabala, nahi duzuen guztiok ekarpenak egin ditzazuen.
Harremanetarako helbidea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.