Ikusgai eta gozagarri izango dugu Urretxun, azaroaren 11tik 27ra.
Hona hemen Edorta Kortadi arte kritikoak bere lanaz dioena:
"Joxan Iza margolariak (Bergara, 1961), hiria eta bertako bizilagunei buruzko bere kosmobisioa berriz ere ikus gai jarri du, margo sorta paregabea. Bertan, bere margoen bitartez hiriaren oinarrizko egituren amaraunak egin eta desegiten ditu, eraiki eta deseraikitzen ditu. Izak bere baitan biltzen ditu arkitekto jakintsua eta hiri modernoen eraikitzailea, alaiak eta nahasiak aldi berean, gaur egungo Londres edo Bartzelonatik gertu daudenak. Bizitzaren mirakulua gauzatzen da bertan, pertsonen eta arkitekturen kolorea eta dinamismoa, baina hondamendia, kaosa eta kataklismoa beti daude gertu. Dena da ordena, egitura, kolorea, dinamismoa, eraikuntza, eta zergatik oso ondo ez dakigula, edo zertarako, baina hor dagoela antzematen dugu, indar izkutuen iluntasuna, hondamendia eta gaua. Lehen kolorea zena, beltz, marroia eta txuria bilakatzen da bapatean. Lehen ordena, batasuna eta egitura zena, bapatean kaosa, zirriborratzea eta desegitura bihurtuta. Lehen irudia, arkitektura eta humanitatea zena, orain makma, abstrakzioa eta formarik gabeko orbana bihurtua. Hiriaren arerioak zelatan daude. Polisaren etsaiek kutsatu eta inbaditzen gaituzte. Hori esaten dio senak Izari, ohartarazten gaitu eta abisatu.
Izak gordintasunez irudikatzen du hau guztia, eta hizkuntza plastikoa erabiliz, expresionismoaren komikiaren eta graffi tiaren oinordeko dela argi utziz, eta hizkuntza mix batekin, azkarra eta ondo eraikia, begien aurrean jartzen digu. Iza Picassoren eta Gernikaren semea da. Edorta Kortadi"
Joxan Iza - Katalogoa | Catálogo
Popular 1.49 MB 1869 |
10/11/2016 01:00:00 |