Ekainaren 11n, arratsaldeko 7etan, Urretxuko Liburutegian, Pedro Berriochoa Azcárate urretxuarraren "Aréizaga, Jáuregui, Echaluce: Generales urretxuarras" liburuaren aurkezpena egingo da.
Pedro Berriochoa Azcárate Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zenbaki-laguna, Geografia eta Historian lizentziatua, Antropologia, nekazaritzako ingeniari teknikoa eta EHUko Historian doktorea da. Geografia eta Historiako irakaslea izan da Irakaskuntza Ertainean. Antropologiako irakaslea EHUko Filosofia Fakultatean. Zortzi liburu idatzi ditu. Garrantzitsuena, bere tesiarena: Como un jardín. Eta El caserío vasco entre los siglos XIX y XX. Bere lan-ildoak nekazaritzaren historian eta kulturaren historian oinarritzen dira.
Liburu honen egileak, Berriochoak, dioen bezala: "helduok haurtzarora itzultzen gara nolabait: ume jaio eta ume bihurtu... Nire herriko pertsonaia garrantzitsuengana itzultzeko asmoa dut... orain Aréizaga, Jáuregui eta Echaluce ezezaguna".