Urretxuko eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek XIV. Kale Pintura Lehiaketa antolatu dute 2025ko ekainaren 21erako.
OINARRIAK
LEHIAKIDEAK: Edozeinek parte hartu ahal izango du.
GAIA: Lanak lehiaketa egunean bertan egin beharko dira Urretxu eta Zumarragako kaleetan.
TEKNIKAK ETA FORMATUA: Lanen neurria gehienez 1 X 0,81 metrokoa izango da, teknika librea izango delarik. Lanak egiterakoan edozein oinarri erabili ahal izango da, baina lana euskarri gogor batean jarri beharko da aurkeztu aurretik. Lanak egiteko beharrezko tresna guztiak egileek ekarri beharko dituzte.
LANEI ZIGILUA JARTZEA: Erabiliko diren euskarriak Urretxuko kultur etxean zigilatuko dira lehiaketa egunean, goizeko 9etatik 10etara.
Euskarri bat baino gehiago zigilatzea onartuko da baina aurkezpenean bakarra onartuko da, sinadurarik gabe.
Euskarriak aurretik prestatuta ekarri ahal izango dira, baina ez da onartuko inolako marrazki edo marra aztarnarik duenik.
LANEN AURKEZPENA: Urretxuko Aizpurunea kultur etxean aurkeztu beharko dira, lehiaketa egunean, 13:00etarako.
SARIAK: Honako hauek izango dira:
- 1. saria….......................................... 600 € eta diploma
- 2. saria…...........................................400 € eta diploma
- Herriko lanik onenaren saria….............250 € eta diploma
- 16 urtetik beherako gaztetxoak........... 2 material lote zozketatuko dira parte-hartzaileen
EPAIMAHAIA: Antolatzaileek izendatutako epaimahai gaitu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiak hartutako erabakia eta epaimahaikideen izenak lehiaketa egun berean, 14:30ean, jakinaraziko dira. Ondoren, sari banaketa izango da. Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen kalitate artistikoa nahikoa ez balitz, sariak hutsik geratuko lirateke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta askatasun osoa izango du oinarri hauetatik sor litezkeen zalantzen gaineko erabakiren bat hartzeko, une oro bere erabakia nagusi izango delarik.
LANEN JABETZA: Lan irabazleen jabetza eta euren erreprodukzio eta erakusketa eskubideak antolatzaileenak izango dira, eta egileek ezin izango dute egile-eskubiderik eskatu.
LANAK BERRESKURATZEA: Saririk irabazi ez duten lanak sari banaketa ekitaldiaren ondoren jaso ahal izango dira Urretxuko Aizpurunea kultur etxean, 15:00ak bitartean.
BESTE OHAR BATZUK: Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egin ahal izango dituzte. Era berean, aurkeztutako lanak zaintzeaz arduratuko dira antolatzaileak, baina ez dute lanek lehiaketan zehar izan lezakete kalteen erantzukizunik izango.
Oinarriak
oinarriak bases 2025 AIRE LIBREKO PINTURA LEHIAKETA.pdf
Berria
Popular
139.36 KB 9
26/05/2025 15:08:13
oinarriak bases 2025 AIRE LIBREKO PINTURA LEHIAKETA.pdf
Berria Popular 139.36 KB 9 |
26/05/2025 15:08:13 |