Maiatzaren 4n, lore eta landare azokaren XIX. edizioa izango dugu, 09:00etatik 14:00etara, Gernikako Arbola plazan.
Urteen poderioz, Urretxuko Lore eta Landare Azokak ospe handia lortu du, produktuen kalitate bikainari eta saltzaileekiko harreman zuzenak ematen duen arreta bereziari esker. Haiek ahalegin handia egiten dute argibide eta gako zehatzak emateko, erosleak merkatuan erosten dituen lore eta landareek beren ezaugarri guztiei eutsi diezaieten eta beren ahalmen onena garatu ahal izan dezaten.
Lore freskoak, lore sortak, dekorazio zentroak, zuhaixkak, zuhaitzak eta abar luze batek mosaiko naturala osatuko dute, eta balkoi eta leihoetan erakusteko garaian garaiko landareak izango du protagonismo nagusia.
9 postu izango ditugu Gernikako Arbola plazan, Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako ekoizleekin: Lasartetik (Rosa Mª Esteban), Zaldibiatik (Azanza), Pasai San Pedrotik (Islaya), Oiartzundik (Zunoyar), Muruetatik (Murueta), Oreretatik (Landarbaso), Atxondotik (Basalar), Bilbotik (Estela Diazk de Arce) eta Zumarragatik (Fermin Goenaga).
Honako produktu hauek aurkituko ditugu: sasoiko lore eta landareen erakusketa eta salmenta, sukaldaritzakoak eta zure balkoi edo lorategirako mota guztietako landareak.
Baina loreen eta landareen azokaren helburuak hasiera hasieratik salmentatik haratago doaz, eta dinamizazio asmoak Urretxu eta Zumarragako Udalek balkoiak, leihoak eta baserriak apaintzeko ekainean egingo duten lore-lehiaketa ere hartzen du kontutan.
Horrez gain, 11:00etan lore lehorrekin egindako eskulan tailerrak egongo dira eta 11:30etik aurrera Iparragirre Balerdi Bandak merkatua eta Urretxuko kaleak alaituko ditu bere musikarekin.
Azken batean, landare eta loreen zaletasuna transmititzea da azokaren helburua. Urretxun, dagoeneko, jarraitzaile asko daude eta asko dira beste herri batzuetatik ere azoka eder honetara hurbiltzen direnak. Plan bikaina igande goizerako.