Irailaren 9an ospatuko da XXXIV. herriarteko folklore jaialdia Urretxun, Lurra dantza taldeak antolatuta, Urretxuko Udalaren laguntzarekin.
Ekitaldiak goizeko 10:00etan hasiko dira, Gernikako Arbola plazan, V. Folklore azokarekin. Bertan folklorearekin eta musika tradizionalarekin lotutako artizauak eta erakusleak izango dira. Euskal Jairako materiala lortzeko aukera ezin hobea da (abarkak, apretak, kaikuak...)
Eguerdian, 12:00etan, MUNDUKO DANTZAK IKASI. Gernikako Arbola plazan, jaialdian parte hartuko duten taldeek euren herrietako dantza tradizionalen oinarrizko pausuak erakutsiko dizkiete dantzan ikasi nahi duten guztiei.
Arratsaldean, 18:30ean, XXXIV Folklore jaialdia hasiko da Gernikako Arbola plazan (eguraldi txarra egingo balu, Aldirin). Bertan izango dira:
- Lurra dantza taldea (Urretxu)
- Ligiko dantzariak (Zuberoa)
- Group folkloriko Alexandar Turendzev (Ipar Macedonia)
- Grupo de folklore maragato de Val de San Lorenzo (Leon)
- Group "Naz" dance and thatre (Kazajistan)