Goierri KEk UZ Ikastolaren lekukoa hartu du Santa Anastasiako lehiaketa grastronomikoaren antolakuntzan
Bost urtez - pandemia tartean- Santa Anastasia Gastronomia lehiaketa tradizionala antolatu ondoren, Urretxu Zumarraga Ikastolak Goierri KEri eman dio lekukoa, eta erronka gogotsu eta ilusioz beteta hartu dute kirol elkartekoek.
Euskal sukaldaritzaren klasiko batekin estreinatuko dira: Bakailaoa pil-pil erara.
Lehiaketa, aurten XLV edizioa ospatuko duena, 1976an hasi zen, Akelarre elkartea antolatzaile zela eta Marmitakoa izan zen prestatu beharreko platera. Urte hauetan, lehiaketak bi pilotaleku ezberdin ezagutu ditu: Ederrena zaharra, desagertu zena, eta berria; urrezko urteak, non hainbeste parte-hartzailerentzat lekua eta suak falta ziren, eta garai baxuagoak, lehiaketa bertan behera geratu zenekoa, esaterako, antolatzailerik ez zegoelako. Platen klasikoak egin dituzte, marmitakoa edo arrainzopa, esaterako, eta hain ezagunak ez diren beste batzuk, hala nola Ragout-a edo olioa.
45 urte hauetan falta izan ez diren osagaiak, ordea, umore ona eta ondo pasatzeko gogoa izan dira. Antolatzaileek, epaimahaikideek eta parte-hartzaileek urtero nabarmentzen duten zerbait da; izan ere, lehiaketa bat baino gehiago (gero eta maila altuagoa duena) Santa Anastasia jaietan murgiltzeko modu bat da, ikusle izatetik jaietako partaide aktibo izatera igarotzeko aukera. Beste pizipen bat da.
Horregatik, aurten, Goierri KE-k urretxuar, beterano edo hasiberri guztiak gonbidatu nahi ditu lehiaketan parte hartzera.
Izen-emateak irailean egingo dira, ohi bezala, baina parte hartuko duten koadrilak udan zehar antolatu eta bakailaoa egitera, entseatzera, animatzen ditugu.