San Joan gertu dugula eta, hemen duzue egitaraua eta hainbat gairen azalpena.
- Harrizko mahaien zozketa hilaren 12an izango da eta izen ematea zabalik izango da ekainaren 1etik 10a arte kultur etxean.
- Trafikoa: Doako autobus zerbitzua izango da, erosoa eta irisgarria, ekainaren 24an, egun osoan 10:00etatik 20:30ak arte; Geltokia: Labeaga 33G.
Hala ere, kotxean igo behar izanez gero, paseak eskatu daitezke udaltzaingoan ekainaren 13tik 22ra, honako ordutegi honetan:astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 21:00etara; larunbata eta igandea: 09:00etatik 21:00etara.
- Herri bazkarirako txartelak salgai daude kultur etxean. Helduen menua 28,50 eurotan, haurrena (12 urtetik behera) 14,50 eurotan eta beganoa 25,50 eurotan. Kultur etxean ekainaren 1etik 17ra arte erosi daitezke edo lekuak agortu arte.
- San Joan herri dantzarako entseguak ekainaren 19 eta 21ean izango dira Gainzuriko jolastokian, 20:00etan eta irekiak dira.
Hemen duzue egitaraua. Bertan azaltzen dira xehetasun guztiak, baita menuak ere.
Egitaraua San Joan 2023
San_Joan_Urretxu_2023_zuz.pdf
Popular 2.38 MB 966 |
07/06/2023 15:34:40 |
Informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera jo dezakezue
943 038088