Urretxu eta Zumarragako Udalek hainbat urte daramatzate jada aire libreko pintura lehiaketa antolatzen, eta aurten, 2023an, berriz 13. edizioa egingo dute. Lehiaketa ekainaren 17an izango da.
Paisaia bat irudikatzea, merkatuko edo kaleko eszena baten animazioa zuzenean hartzea edo, besterik gabe, argi naturalari etekina ateratzen saiatzea... arrazoi asko daude aire librean aritzera animatzeko.
Era berean, Urretxuko Arte Tailerrak aire libreko pintura ikastaroa antolatu du "Mendo" akuarelistarekin, eta dagoeneko hainbat master class eskaini dizkigu tailerrean bertan. Oraingoan aukera paregabea eskaintzen zaigu ekainaren 3an, larunbata, berarekin kalera atera eta ingurune aldakor eta natural horretan nola moldatu ikasteko. Saioa 10: 00etatik 14: 00etara izango da eta 10 €-ko kostua izango du. Informazioa eta izen-ematea Urretxuko kultur etxean: 943 038088.
Halaber, aurrez, maiatzaren 23an, asteartea, akuarela master classa eskainiko digu (10 €) eta izen ematea kultur etxean egin daiteke.
Lehiaketaren Oinarriak
2023 KALEKO MARGO LEHIAKETA OINARRIAK 2023.pdf
Popular
138.18 KB 567
15/05/2023 13:05:57
2023 KALEKO MARGO LEHIAKETA OINARRIAK 2023.pdf
Popular 138.18 KB 567 |
15/05/2023 13:05:57 |