Martxoaren 4an, 19:00etan, Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da ETBko "Herri txiki infernu handi" saioaren ekitaldia.
Otsaileko azkeneko astean gure artean izango ditugu Zuhaitz, Pagadi eta ekipo osoa hainbat urretxuarrekin elkarrizketak egiten eta martxoaren 4an egingo dute aurkezpena Ederrena pilotalekuan. Bideo proiekzioa: herriko biztanleekin elkarrizketak. Monologoak: Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi. Bertsoak: Sebastian Lizaso.
Otsailaren 24ean hasiko gara ekitaldirako gonbidapenak banatzen kultur etxean, agortu arte, 16 urtetik gorakoentzat eta gehienez 3 pertsona bakoitzeko.
Gonbidapenak jasotzeko egun eta ordu hauetan pasa zaitezkete, otsailaren 24tik aurrera: astegunetan, 10:00-13:00 eta 17:00-19:00. Larunbatean 10:00-13:00.