Astigarragako "Eragiyok" gizon ahotsez osatutako abesbatzak honako opari hau egin dio Urretxuko herriari: urrian Donostiako Gros auzoko San Inazio elizan eskainitako kontzertuan abestutako Iparragirreren abestiak ikus eta entzungai.
Hau da abesbatzak helerazi digun mezua: "Bi lerro besterik ez aurten Iparragirreren 200. urteurrenaren inguruan egin dugunaren emaitza moduan. Kantzelazio guztion artean lortu genuen kontzerturen bat ematea eta egindakoaren emaitza, neurri batean grabatzea. Hemen gure ekarpen txikia urteurrenari, nahi duzuenerako erabilgarri izan dezazuen"
- Iparragirren lau abesti (bere bizitzaren lau pasarte, abesbatzako lau bakarlariren ahotsean): https://youtu.be/HmoUA-M0C7s
- Ara nun diran (Iparragirrek idatzitako jatorrizko hitzekin): https://youtu.be/44WoygK5vM0
- Zugana, Manuela: https://youtu.be/itWjQFzvxTE
- Gernikako arbola: https://youtu.be/WMbCQrDiT-8
Hunkigarria, eskerrik asko!