Azaroaren 13an estreinatuko da Urretxun "Angela Iparragirreren bertso librea" antzezlana.
Goi mailako artista taldeaz osatuta: Sol Maguna, Asier Hormaza, Iñigo Gastesi, Amorante; Marta Urcelayren zuzendaritzapean, Oscar Galanek idatzitako lanak antzeztuko dute lehendabiziz Urretxun. Angela izango da gizonaren bizitzaren berri emango diguna. Ez mitoa. Ezta musikari/artistarena ere.
Sarrerak: 5 €. Azaroaren 11 eta 12an salgai kultur etxean eta azaroaren 13an takilan bertan, 18:00-18:30