Datozen egunotan zabalduko da urtarrileko agenda eta ikusiko duzue formatuan eta edukietan eraberrituta datorrela. Liburuxka formatua alde batera utzi eta agenda eramangarriagoa, arinagoa, argiagoa eta erabilpen errezagoa duen formatu txikiko agenda baten alde egin dugu apostua.
Laster aurkituko duzue, ohi bezala, etxeko buzoian, baina baita bi udalen web guneetan ere. Poltsiko neurria izango du eta ekintzak egunez eguneko egituran aurkitu ahal izango dira. Testu gutxiago, ikono gehiago… hau guztia informazioa modu zuzen eta erakargarriagoan helerazteko helburuarekin.
Ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin ere gure konpromezua adierazten dugu erabiliko den paper kopurua dexente txikiagoa izango baita.
Zuena da hitza, eta iritziak jasotzeko prest gaituzue.
Hona hemen urtarrileko kultur agenda
Urtarrileko Kultur Agenda Urretxu Zumarraga 19.pdf
Popular 2.04 MB 1777 |
20/12/2018 17:04:51 |
Informazio gehiago Aizpurunea kultur etxean
943 038088