Urrelur Museoak eta Urretxuko Udalak antolatutako asteak ezin zuen hasiera hobeagorik izan. Urriaren 27an Nafarroko diapiroak azrtetzeko aukera ezin hobea izan zen, eta euriak arratsaldeko azkeneko unerarte errespetatu zuen ekintza. Ondoren, astelehen, astearte eta asteazkenean ehunka ikasle bisitatu zuten Museoa eta aurtengo izarra den dinosauro erraldoia. Eta astebukaerako feria eta parkera ere bertako eta kanpoko bisitari ugari hurbiltzen ari dira.
1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa eta berarekin batera urtero ospatzen dugun Urrelur astea. Aste honen protagonistak diren mineralek eta fosilek lehen aldi batera bidaiatzeko balio digute baina museoan gaur egungo baliabideak erabiliko ditugu denboran zeharko bidaia hori egiteko. Izan ere, berrikuntzak egin ditugu eta denak prest daude guregana etorriko diren bisitariei eskaintzeko.
Berrikuntza fase honetan hiru ildo landu ditugu:
-
Lurreko seinaleztapena
-
Fluoreszezien txokoa
-
Arroken panela
Azpiegitura horiek berritu ditugu ahal eta informazio praktikoena, argiena eta zientifikoena emateko, ahalik eta modu atseginen eta erakargarrienen helerazita. Irudiak, testuak, argiak, mezuak…dena berritu dugu bisitariaren eta eduki transmisioaren mesederako.
Aurrean duzuen egitarauan ohiko ekintzez gain ezin aipatu gabe utzi aurtengo gonbidatu berezia: Yangchuanosaurus shangyuensis Jurasico aroko dinosauroa, hain zuzen ere bere gorputz hezurraren erreplika izango baitugu, tamaina naturalean, udaletxeko portaloian.
Eta nola ez, zaletuen ohiko topalekua den feria, haurren gozamenerako egiten den geologi parkea, tailerrak… zatozte Urretxura, etzarete damutuko, ikasteaz gain dibertitu egingo zarete eta!
Egitaraua eta informazioa hemen