Jose Antonio Aurensaz mineral eta fosilen kolekzionista donostiarraren alabek aitaren bilduma Urretxuko Urrelur museoari eman diote. Donazioaren sinadura ostiralean izan zen, museoen nazioarteko egunean.
Ekitaldian Maria Eugenia Aurensanz, kolekzionistaren alaba, Javier Aguado, Jon Luqui alkatea eta Maialen Fidalgo kulturako zinegotzia izan ziren.
Aurensanzek eskerrak eman zituen bere aitaren nahia betetzen lagundu izanagatik "nire ahizpa, hiloba eta ni oso pozik gaude. Aitak hemen egotea aukeratu zuen. Bera ezagutua ziur nago oso pozik egongo dela."
Alkateak, berriz Aurensanzi eta familiari eman zizkion eskerrak, aurtengo museoen eguna oso berezia izan baita, donazio honi esker. Horrez gain museoak 30urte hauetan egindako bidea goraipatu zuen eta "museoaren ibilbidea ikusita, laster espazio handiago baten bila hasi beharko dugula" esan zuen, pozik.