Maiatzaren 11tik 27ra izango dugu ikusgai Juan de Lizarazu aretoan, Juan Sagastizabalen "Bertako natura arrotza" erakusketa, erabat txundituta utziko gaituena.
Horrela aurkezten du Bernardo Atxagak Sagastizabalen erakusketa. Ez galdu ikusi eta gozatzeko aukera.
Juan Sagastizabalen koadro artean paseoan
Juanen koadroei begira,lehen burutazioa da mundu begetal ikaragarri indarsu baten aurrean gaudela, amets on eta
gaiztoen eremu direla haiek, literatura fanta stikoaren geogra fia bat. Gerturatu, baina, eta ho r intsektu bat, edo sugea, edo
hildako sagua ... eta bat-batean leihoa, koadroa, itxuraldatu egiten da: mundu begetal horretan bizitza dago, eta heriotza;
begiak eta antenak daude erne,taupadarik gabe berriz saguaren bihotz txikia. Mugimenduaren kontzientzia horrek berriro
pentsatzera behartzen gaitu. Geure planeta da koadroetakoa, ez besteren bat; ez bada geure bizitza, bai behintzat albokoa.

Hona hemen erakusketaren katalogoa
Juan Sagastizabal: Erakusketako katalogoa | Catálogo de la exposición
Popular 2018.05 3.96 MB 2113 |
02/05/2018 02:00:00 |