"Ipeñarrietarrak, austriarren zerbitzupeko leinua" liburua argitaratu da eta abenduaren 16an egin da aurkezpen ekitaldi herrikoia.
Udaletxeko aretoa bete egin zen, urretxuarrek jakinmin handiz hurbildu baitziren Ipeñarrietarren liburu berri hau ezagutzera. Jauregiaren 400. urteurrena dela eta Udalaren enkarguz, Gure iragana taldeak egindako lana da.
Ipeñarrietarren leinu entzutetsuari buruzko ikerketa atsegina topatuko du irakurleak liburu honetan. Jauregiarekin hertsiki lotutako maiorazgoaren 400. urteurrena bete dela-eta, 4 ikertzailek gaiaren inguruko ikuspegi berritzailea eskaini digute, lan bakarrean familia eta palazioa uztartuz.
Liburua salgai duzue 10 eurotan kultur etxean.