Pagoeta Igerilekuko Taberna ustiatzeko proposamenak jasotzeko epea ireki da: maiatzaren 2tik 10a bitartean.
Udal Igerilekuetako taberna ustiatu nahi duten pertsona edo taldeek beren proposamena aurkeztu beharko dute Urretxuko Udalean maiatzaren 10a baino lehen.
Proposamena, instantzia ofizialarekin batera, erregistro elektronikoaren bidez edo aurrez aurre aurkeztu beharko da Udalaren harreran.
Proposamenak gehienez 3 orri izango ditu, alde bikoitzez idatzita, eta honako honi dagozkion balorazio-irizpideak zehaztuko dira:
KUDEAKETA PROIEKTUA |
60 PUNTU |
|
|
Taberna gisa eskainitakoaren egokitasuna eta aniztasuna: erosketa politika, hornitzaileekin harremanak, eskaintza gastronomikoa, ingurumen inpaktua gutxitzeko neurriak…. |
30 |
Garbiketa protokoloa: garbiketaren maiztasuna eta metodologia |
10 |
|
Ez ohiko jarduerak; antolatuko dituen ekintzak planteatuko dira: ekintza kopurua, nolakotasuna… |
10 |
|
Bestelako hobekuntzak eta berrikuntzak |
10 |
|
PLANTILA |
40 PUNTU |
|
|
Aurreikusten den lan plantilla egonkorra eta antolakuntza (txandak..) |
15 |
Ostalaritzan esperientzia |
25 |
Eskabide-orria (proposamena bete eta erantsi behar da).
AO-01-Eskaera Orokorra-Instancia General.dotx
Popular 56.88 KB 29 |
14/05/2020 10:47:05 |
Proposamen guztiak jaro eta aztertu ondoren, gehienez ere maiatzaren 26an jakinaraziko da erabakia.