Urretxu eta Zumarragako udalek 3. eskaparatismo edo Erakusleiho Tailerra jarriko dute martxan
Eguberrietan oinarritua. Horrekin, bi udalerrietako dendariei erakusleihoak apaintzeko lanean lagundu nahi zaie, eta, bide batez, Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzera animatu, zeinak aurtengoan XIII. edizioa izango duen.
Aurten, berrikuntza modura, bi tailer ezberdin eskainiko dira:
1. Aurreko urteetan tailerretan parte-hartu izan duten dendariei zuzendua: 10 orduko iraupena izango du, eta urriaren 1, 2, 3 eta 17an izango da.
Helburua Eguberrietako erakusleihoak diseinatzea izango da.
2. Lehen aldiz parte-hartuko dutenei: 20 ordukoa izango da, eta urriaren 4tik 16ra eskainiko da.
Helburua: establezimenduaren irudiarekin koherentea den espazio komertziala definitzea eta planifikatzeko kriterio orokorrak eskaintzea izango da; baita erakusleihoa erakargarria, ezberdina eta erabilgarria izateko oinarrizko egitura irudikatzea, beti ere produktua ahalik eta ondoen aurkezteko asmoarekin.
Bi tailerrak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean eskainiko dira 14:00etatik 16:30etara, eta 15 lagunentzako lekua izango da bakoitzean.
Izen ematea irailaren 20an eta parte-hartzeko izen-emate ordena errespetatuko da tailer bakoitzean.
Interesa duzuen dendariak izena-eman dezakezue Urretxuko Labeaga 56an kokatutako Eskualdeko Komertzioen Ofizina Teknikoan, edota honako telefonora deituz: 943.534.085.