Urretxuko Udaleko +65 Foroak. ekainaren 19rako, arratsaldeko 5etan Aizpuruenea Kultur Etxean, "Adinkeria"-ri buruzko hitzaldia antolatu du Borja Doncel erizain eta Biomekuntzako ikertzailearen eskutik
+65 Foroa, 65 urtetik gorako pertsonen ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintza, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Sentizen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa: Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera bat da.
Borja Doncelek azaltzen duen moduan: ”Edadismoa edo adinaren araberako diskriminazioa, arrazismoa eta sexismoa baino nagusiagoa den bazterkeria mota bat da, baina ez du aurrekoek bezainbesteko ikusgarritasunik. Edadismoak adinekoen osasun fisikoan, psikologikoan eta sozialean dituen ondorioek, datozen urteetan kontuan hartu beharreko osasun-arazo bihurtzen dute fenomeno hori; izan ere, biztanleriaren zahartze demografikoak adinean oinarritutako diskriminazioari heltzeko beharra agerian utzi besterik ez du egingo. Arazoa konpontzeko lehen urratsa arazoa detektatzea da eta onartzea norberak, oharkabean bada ere, jarrera eta jokabide edadistak dituela eta horiek alda daitezkeela...“
Hitzaldia, eta ohikoa den bezala, doakoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek 693 900 568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakete.