Urretxuko Udalak, +65 Foroaren bidez, hitzaldi sorta bat antolatu du parte-hartzaileak ahalduntzeko, beren osasunari eta etorkizuneko ongizateari buruzko erabakiak hartzeko orduan.
Lehenengoa otsailaren 20an izango da, arratsaldeko 17:00etan kultur etxean. Konferentzia honetan testamentuaren eta herentziaren oinarriak jorratuko dira, erabaki horiek familia-harremanetan eta oinordekoen ongizatean nola eragiten duten ikusiz. Helburua da ikuspegi irisgarri eta ulergarri bat eskaintzea, pertsonei laguntzeko etorkizuneko gatazkei aurrea hartzen eta erabaki informatuak hartzen, familiaren harmonia errazteko.
+65 foroa ongizatera bideratutako politiken eta jardueren plangintzan, gauzatzean eta jarraipenean parte hartzen duten 65 urteko edo gehiagoko pertsonak ordezkatzeko organoa da. Sentitutako iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko gunea da foroa: Inguruan nola zahartu nahi duzun hausnartzeko, eztabaidatzeko eta erabakitzeko aukera.
Olaia Arana Alvarez, gizarte-langilea da. 23 urtetik gorako esperientzia du gizarte-arloan, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak, gaixotasun mentaleko arazoak dituztenak, 65 urtetik gorakoak eta familiakoak artatzen ditu. Gainera, Olaia 2013tik Gipuzkoako Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordeko (GEHEB) eta Euskadiko Etika Batzordeetako Koordinazio Soziosanitarioko Batzordeko kide da 2019tik.
Hitzaldiak Aizpurunea Kultur Etxean izango dira arratsaldeko 5etan, eta, ohi bezala, doakoak dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 693900568 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.