Urretxuko Udalak euskal sukaldaritza eta munduko sukaldaritza batzen dituen Sukaldanitzak tailerretan izena emateko epea ireki du. Doakoak dira eta urtarrilaren 25ean, otsailaren 8an eta 22an, eta martxoaren 15ean (larunbatak) egingo dira Goierri elkartean.
Aurten ere, Urretxuko Udalak, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren bitartez, “Sukaldanitzak” sukaldaritza ikastaroaren 7. edizioa antolatu du.
Sukaldaritza tailerrak urtarrilaren 25an hasiko dira. Lehen egun honetan eta otsailaren 8an atzerriko errezetak landuko dira. Otsailaren 22an, euskal errezetak ikasteko aukera izango dute parte hartzaileek, eta amaitzeko, martxoaren 15an, berrikuntza bezala eta ramadam-arekin bat egin nahian, ilundu baino lehen egingo da tailerra. Azken larunbat horretan Senegal, Maroko, Sahara eta Pakistanen prestatzen diren jakiak kozinatzeko tailerra egingo da, iluntzean baraualdia elkarrekin apurtzeko.
Lehenengo 3 saioak 10:30etik 14:30era bitartean egingo dira, eta azkena, 16:00etatik 19:00etara, Goierri Elkartean eta izena emateko epea irekita dago jada. Jardunaldi bakoitzean 20-25 partaide bilduko dira eta erosketak egitera joango dira elkarrekin, gero beharko dituzten osagaiak erostera. Elkartera bueltan, platera kozinatzen ikasiko dute eta amaitzerakoan elkarrekin prestatutakoa dastatu eta partekatuko dute familia giroan.
Parte hartu nahi duenak, deitu dezala 693 900 568 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera eta animatu parte hartzera! Tokiak mugatuak dira.