2025ko +65 foroan parte hartzeko deialdia egiten du Urretxuko Udalak.
Urtarrilak 23ko saioan, abiapuntu bezala, urteko planifikazioa eta edukiak finkatuko dira parte hartze prozesu baten bitartez.
+65 Foroa, 65 urtetik gorak pertsonen ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintzan, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Sentitzen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa: Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera.
Urteko lehenengo saioa urtarrilaren 23an izango da, ohi bezala, hilaren azken aurreko ostegunean, 17:00etan, Urretxuko Aizpuruenea Kultur Etxean. Saio honetan, urteko lehen hilabeteen aurkezpena egingo da, eta etorkizunari begira, partehartzaileek landu nahi dituzten gaiak azaltzeko prozesu partehartzailea landuko da.
2025rako hurrengo topaketak aurre-ikusten dira: Otsailak 20, Martxoak 20, Maiatzak 22, Ekainak 19, Urriak 23 eta Azaroak 20.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora, 693900568 telefonora edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera jo dezakezue.