Lamine Thior umoregile eta arrazakeriaren aurkako aktibistak bere “EspaÑul” bakarrizketa egingo du Urretxuko Labeaga Aretoan, urriaren 26an, 18.00tan.
Urtero bezala, Urretxuko Udalak, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren agendaren barne, zurrumurruen aurkako ekintza eta formakuntzak antolatzen ditu. AurtenUdalak aisialdian jarri nahi nahi izan du fokua eta horretarako, Lamine Thior umoregile eta arrazakeriaren kontrako aktibista gonbidatu du, “EspaÑul” bakarrizketa egin dezan.
Lamine Thior, Senegalen jaio eta Algecirasen (Kadiz) hazi da. Aktore gisa trebatu zen Workin Progress Interpretazio Eskolan eta LINBO PRODUCCIONES elkartea sortu zuen, gizartean dagoen aniztasuna islatzen duen edukia sortzeko helburuarekin.
“EspaÑul” (Ñul beltza da wolof hizkuntzan) show-aren bitartez, Lamine Thiorrek bere aktibista bokazioa, entzuleen pentsamendu kritikoa pizteko eta arrazakeriaren inguruan gogoeta eginarazteko duen komunikaziorako trebetasuna uztartzen ditu umoreaz eta enpatiaz baliatuz.
Ikuskizuna Labeaga Aretoan izango da, arratsaldeko 6tan. Sarrerak eskuragarri egongo dira urriaren 5an, 16.30etik 19.30ra, Aizpuruenea Kultur Etxean eta dohainik izango dira. Pertsona bakoitzeko 4 sarrera hartu ahal izango dira, gehienez.
Informazio gehiago behar duenak, 693 900 568 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi dezala.