Urretxuko Udalak euskal eta munduko sukaldaritzako doako tailerretan izena emateko epea ireki du.
Aurten ere, Aniztasuna eta Bizikidetza Mahaiak SukaldAnitzak sukaldaritza tailer multikulturalak antolatzea proposatu du berriro. Otsailaren eta martxoaren 11an euskal sukaldaritza tailerrak izango dira, eta otsailaren eta martxoaren 25an, aldiz, munduko sukaldaritza tailerrak. Guztiak, 10:30tik 14:30rako ordutegia izango dute.
Lekua, Goierri elkartea izango da eta izena emateko epea zabaldu du Udalak. Saio bakoitzeko 10 partaide bilduko dira erosketak egiteko eta giro lasaian eta jai giroan prestatzeko. Amaitzerakoan, elkarrekin sukaldatutakoaz gozatzeko aukera egongo da.
Jarduerak gure aniztasun sozial eta kulturalaren aberastasuna aprobetxatu nahi du eta, aldi berean, giro lasaian elkar ezagutzea bultzatu.
Parte hartu nahi dutenek 693 900 568 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi beharko dute. Tokiak mugatuak dira, eta lehen aldiz parte hartzen dutenei emango zaie lehentasuna.