Udal ekimen honek bederatzigarren edizioa du aurtengoa
Eskola, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdearen gizarte, historia, aukera eta baliabideei buruzko ezagutza zabaldu nahi duten adin nagusiko eta Euskal Herritik kanpo jaiotako herritarrei zuzenduta dago.
“Urretxun Bizi Gara" saioak irailaren 23tik azaroaren 15ra bitartean izango dira, astearte eta ostiraletan, 9:30etik 12:00etara, Aizpuru-Enea Kultur Etxean. Parte-hartzaileek 40 eskola-ordu jasoko dituzte, doan, hitzaldi, txango, bisita eta tailer gisa. Aurreko edizioetan bezala, teknikariek, eragileek, bizilagunek eta toki-erakundeek hitz egiten dute ikasleekin historiaz eta gizarteaz, kulturaz, enpleguaz, etxebizitzaz, hezkuntzaz, hizkuntzaz, osasunaz...
Gainera, ikasleek hiru asteko egonaldia egin dezakete tokiko elkarte batean, elkar ezagutzea sustatzeko eta harrera eta inklusio prozesuak errazteko.
"Urretxun Bizi Gara" udal Aniztasun eta Bizikidetza Planaren barruan kokatzen da. Plan horren helburua da gure udalerria osatzen duten kultura eta kolektiboen arteko topagune eta aberaste-gune bat eraikitzea.Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren babesa du, herritarren parte-hartzeari irekitako lan-batzordea da eta gizarte inklusiboa eta diskriminaziorik gabea sortzea bultzatzen du.
"Urretxun Bizi Gara" Harrera Eskolan parte hartu ahal izateko izena eman behar da. Matrikula doakoa da eta Urretxuko aniztasun eta bizikidetza dinamizatzaileri deituz egin daiteke (Tel.: 693 900 568 - Oihana)