Bi talde egongo dira aukeran, asteazkenero: 11.30tik 12.30ra euskaraz, eta 10.15tik 11.15tara, gaztelaniaz
Ekitaldi hauek Aniztasun eta Bizikidetza dinamizatzaile berria den Oihana Merinoren eskutik garatuko dira.
Irakurketa Errazeko Taldeak elkartzeko eta sozializatzeko guneak dira. Ulertzeko eta irakurtzeko orduan zailtasunak dituzten pertsonen premien arabera bereziki egokitutako materialen irakurketa landuko du dinamikak; honako hauei zuzentzen zaie, besteak beste: nolabaiteko desgaitasunen bat duten pertsonei, zahartasun-arazoak dituzten adinekoei edo eskolara gutxi joandakoei, eskolatze-arazoak izan dituzten gazteei, harrera-herrialdeko hizkuntza ikasten ari diren iritsi berriei…
Irakurketa, literatura eta informazioa eskuratzea eskubide bat da, plazer bat eta gizarte-behar bat. Ondo irakurri ahal izateak konfiantza ematen du, eta munduaren ikuspegia zabaltzeko eta beren bizitzari buruzko erabakiak hartu ahal izateko gaitasuna ematen die pertsonei. Bere eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko eta autonomoa izateko, pertsona batek bere inguruan gertatzen denari buruzko informazioa interpretatzen jakin behar du. Gainera, taldean irakurtzeak ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzeko eta, azken batean, pertsona gisa hazteko aukera ematen du.
Doako jarduera honetan izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da, edo dauden tokiak betetakoan. Interesa duzuenok Udaleko Gizarte Zerbitzuen Bulegora jo behar duzue.