"Zinetxiki Zinemaldia”, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldia, Urretxura heldu da. Zinemaldiaren sekzio ofizialean parte hartu duten filma esanguratsuenak Urretxuko Labeaga aretoan ikus ahal izango dira.
"Zinetxiki Zinemaldia”, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldia, Urretxura heldu da. Zinemaldiaren sekzio ofizialean parte hartu duten filma esanguratsuenak Urretxuko Labeaga aretoan ikus ahal izango dira.
2018 urteko haurrentzako antzerki egitaraua osatuta dago. Guztira 5 lan izango dira, 4 Labeaga aretoan eta beste bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena, Ederrena pilotalekuan. Bonoak eta pailazoen saiorako sarrerak otsailaren 16a arte salgai Aizpurunea kultur etxean. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
HELDUENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA
2018 urteko antzerki egitaraua osatuta dago. Helduentzako 8 lan izango dira, 4 euskeraz eta beste 4 erderaz. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2017 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak. Honekin batera doan Félix Maraña epaimahaiko presidentearen aurkezpen idatzia eta akta ikusi dezakezue.
Abenduaren 22an Urretxuko Liburutegiko ekitaldi txokoa irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK! Hemen ikusi dezakezue sari banaketaren bideoa.
Krisma irabazleak Urretxuko kultur etxeko sarreran daude ikusgai eta ondorengo artxiboetan ere bai.
"Ipeñarrietarrak, austriarren zerbitzupeko leinua" liburua argitaratu da eta abenduaren 16an egin da aurkezpen ekitaldi herrikoia.
Tradizioari jarraituz, giro ezin hobea izan zen aurten ere Santa Lutzi egunean. Asteazkena izanik eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena lepo zegoen eta euriak atsedena hartu zuen feriaren mesederako. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parta hartze polita izan zen: 38 heldu eta 14 gaztetxo eta haur. Honen emaitza abenduaren 22ko sari banaketan jakingo dugu.
2017ko Santa Lutzi Feriaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzue. Erdi arotik datorkigun feria erabat gaurkotuta dator Urretxu eta Zumarragaren arteko lankidetza medio.
Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu dituzte. Lanak abenduaren 1a bitartean aurkeztu daitezke. Sari banaketa, abenduaren 22an izango da. Hona hemen informazio guztia.
Aurten ere oso giro onean ospatu zen San Martin Jaia. Musika, dantza, jolasak, odolki dastaketa... Eta ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin zen.
Hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 656 eta 720. ZORIONAK!
Urriaren 22an abiatu zen aurtengo musika zikloa. 32 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak udazkeneko ezinbesteko bihurtu den zita honetan. Edizio hau CUARTETO DEL PINO talde ospetsuaren kontzertu zoragarriarekin hasi zen.
"Marraztea ezagutzea da" John Berger
Figuraren marrazkia lantzeko tailerra. Anatomia, mugimendua, argia eta itzalak....
Aurten Labeaga aretoan egingo dugu lan, figuraren argiztapena eta dramatizazioa lantzeko. Materiala, bakoitzaren gustora. Arkatzak, lumak, boligrafoak, akuarela...