Berriak
Urretxu eta Zumarragako udalek, memoria historikoa berreskuratzeko prozesuetan konpromisoa harturik, ikerketa beka baterako deialdia egin zuten, nazioarte mailan oinarrizko eskubideetako bat betetzeko asmoz, hain zuzen ere 1936ko altxamendu militarrean, Gerra Zibilean eta frankismo garaian giza eskubideen arloan izandako urraketa larrien ondorioz kalteturik gertatu zirenek egia jakiteko eskubidea.
2018 urteko haurrentzako antzerki egitaraua osatuta dago. Guztira 5 lan izango dira, 4 Labeaga aretoan eta beste bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena, Ederrena pilotalekuan. Bonoak eta pailazoen saiorako sarrerak otsailaren 16a arte salgai Aizpurunea kultur etxean. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Abenduaren 22an Urretxuko Liburutegiko ekitaldi txokoa irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK! Hemen ikusi dezakezue sari banaketaren bideoa.
Krisma irabazleak Urretxuko kultur etxeko sarreran daude ikusgai eta ondorengo artxiboetan ere bai.
Tradizioari jarraituz, giro ezin hobea izan zen aurten ere Santa Lutzi egunean. Asteazkena izanik eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena lepo zegoen eta euriak atsedena hartu zuen feriaren mesederako. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parta hartze polita izan zen: 38 heldu eta 14 gaztetxo eta haur. Honen emaitza abenduaren 22ko sari banaketan jakingo dugu.

