Berriak
Artisauen erakusketa antolatzeko lanean, Lekaio Kultur Elkarteak hainbat lanabes berreskuratu eta egokitu ditu azken urte hauetan. Lan horren lagin bat ikusgai izango da udaletxean. Bertan, lurra lantzearekin, zurgintzarekin edota etxeko hainbat zereginekin zerikusia duten lanabesak izango ditugu ikusgai.
Urte hasieratik eta bereziki uztailean Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue lan horren emaitza jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.
Ekainean bi lehiaketa hauek izango ditugu. Kale pintura Zumarragako udalarekin batera antolatzen dugu eta lanak lehiaketa egunean bertan egin beharko dira, ekainaren 17an, Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Oinarriak hemen dituzue.

