Berriak
Pasa den larunbatean jokatu zen Trebezia Lehiaketako finala Labeaga aretoan. Lehiaketa hau herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik egon da eta erantzun oso ona izan du, ehundaka gaztetxo izan baitira parte hartu dutenak. Larunbateko finalean, izena emandako ia 60 talderen arteko 24 onenak izan ziren lehian nor baino nor eta azkenean, hainbat proba egin ostean, “Piratak” taldea (Zigor Torquemada, Ibai Izagirre, Danel Taboada) izan zen nagusi, puntuaketa estu joan bazen ere.
Aurrera doa Trebezia Lehiaketa arrakastatsuaren zortzigarren edizioa, eta kanporaketa guztiak jokatu ostean, erabaki da dagoeneko zein talde arituko diren datorren otsailaren 8ko final handian. Pasa den larunbatean inoizko kanporaketa saiorik jendetsuena jokatu zen Labeaga aretoan, eta behin talde guztiak oholtzatik pasa ostean, finalean parte hartuko duten taldeak zein izango diren ezaguna da.
Dagoeneko badakigu Argazkia elkarteak, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren irabazleak nortzu diren, ZORIONAK! Ez da erreza izan irabazleak aukeratzea, baina hona hemen emaitza. Sari banaketa urtarrilaren 3an izan da, Urretxuko udaletxeko portaloian, 19:00etan.
Abenduaren 20an Urretxuko liburutegia irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

