Zalantzarik gabe, Iparragirre kalearen biziberritze erronka honetan bi dira eragile nabarmenetarikoak: eskualdeko artisauak eta merkatariak.
Urretxu, edertasun handiko hirigune historikoa, hiri zerbitzuetan erreferentzia eta elkar bizitza soziala Iparragirre enparantzan duen herria, Urola Garaiko eskualdearen gune erakargarri bezela mantentzen da. Nahiz eta hirigune historiko hau hainbat hiri eraldaketa jaso, oraindik ere Iparragirre enparantza eta Jauregi kaleak identifikagarriak dira.
Iparragirre eta Jauregi kaleek garrantzi handia dute Urretxun. Iparragirre kalea interes artistiko nabarben dituen eraikinak ditu eta komunikazio ardatz bezela egiten du. Bestalde, Jauregi kaleko etxeak lursail primitiboa mantentzen dute gaur egun.
Hirigune honek aspaldian izan zuen erakargarritasun ahalmena galdu du, desertifikazio arriskua gora eginez. Haatik, Urretxuko kokapen zentrala, berezko berezitasuna eta bertako historia eta ondare erlijioso eta kulturalari esker, egungo txikizko eskaria indartu dezakete.
Aukera ona, horrenbestez, lehiakideen aurrean abantaila bihur daitekeena, txikikako eskaintza berria sustatzeko eta sendotzeko aurreikusita dauden ekintzen osagarri, azken urteetan gertatu den gutxitzea geldiaraztea helburu duena.