Bilerak

Urretxuko merkatarien bilera berria

Joan den ostegunean, irailak 26, Urretxuko merkatarien beste bilera bat egin zen udaletxean, Iparragirre Proiektuaren arloan.

Bileran hainbat gai jorratu ziren, parte-hartzaile berriak proiektura atxikitzea izan zen gai garrantzitsuena, albiste hau argitaratzen denetik blog honetara gehituta egongo dira, proiektuan parte hartzen dutenen atalean, hain zuzen ere.

Aukeratutako lokala erabiltzeko egutegiaren inguruan ere eztabaidatu zen (Iparragirre Kalea 22an kokatuta dagoena), eta blog honetan eskuragarri egongo da laster.

Urretxuko udala