Unai Badiolak zinegotziari izateari uko egin dio. Alderdi politikoek eskertu zuten Badiolaren dedikazioa, Jon Luqui alkateak azpimarratu zuen "udal lanerako izan duen jarrera, zerbitzu publiko gisa ulertuta" eta bere taldeko bozeramaile eta alkate ohi Oihane Zabaletak eskertu zion "duela sei urte elkarrekin abiatutako bidea".
Unai Badiolak zinegotziari izateari uko egin dio
Urretxuko udalak pasa den ostegunean burututako osoko bilkuran, EH Bilduko Unai Badiolak zinegotzi izateari uko egin zion udalean ia sei urte eman eta gero. Alderdiak pertsonen transizioa egin behar duela uste du Badiolak, era berean, Udalak behin ezagututa kanpotik edo barrutik ikuspegi ezberdina duela adierazi zuen, urte hauetan zehar egindako lana ondo baloratu zuen eta gainontzeko zinegotziei eskerrak eman zien, batez ere, bere alderdikoei agurrean eskainitiko hitzengatik.
Izan ere, alderdi politikoek eskertu zuten Badiolaren dedikazioa, Jon Luqui alkateak azpimarratu zuen "udal lanerako izan duen jarrera, zerbitzu publiko gisa ulertuta" eta bere taldeko bozeramaile eta alkate ohi Oihane Zabaletak eskertu zion "duela sei urte elkarrekin abiatutako bidea".
Eguneko zentroaren kudeaketa
Unai Badiola agurtu aurretik, osoko bilkurak aho batez onartu zituen lau gai.
1.- Alde batetik, kontratazio mahaiak egindako proposamena berretsi zuen udalak, hortaz, Arreta Asistencial izeneko enpresak Eguneko Zentroko –urtero 545.000 euro- eta Etxez Etxeko zerbitzua – urtero 110.000 euro- sei urtetan luzatuko du kudeaketa.
2.- Bigarren puntuan, Aldiri kiroldegiari lotuta dauden zerbitzuen kontratazio prozesua huts deklaratzea onartu zuen osoko bilkurak. Alkateak otsailaren 23ko osoko bilkuran baldintza berriak onartzea espero du eta kontratazio prozedura berriro martxan jartzea.
3.- Era berean, osoko bilkurak Gipuzkoako herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzea onartu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen honek, besteak beste, herritarren eta erakundeen arteko erlazioak indartzea eta herritarren partaidetzaren arloko erakundeen esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea du helburu.
4.- Azkenik, Eudel eta HAEEko sustaturiko prestakuntza eta laguntza programan parte hartzeko atxikitze protokoloa onartu zuen Urretxuko udalak. Programa honek, eraginkortasunaren ildotik, toki-erakundeetako langileentzako prestakuntzaren arloko diseinua, antolaketa, irakaskuntza eta informazioa egokitzea du hizpide eta zehazki Udalaren izapideen eskuliburua prestatzea.