Urretxuko udalak aho batez onartu ditu 2020rako ordenantza fiskalak, 0.5%eko igoera orokor batekin. Zaborren kasuan ez da igoerarik izango; iazko %5eko jaitsieraren ostean prezioa mantenduko da.
Hau posible bada urretxuarrek birziklatzeko oduan duten jarrera onagatik da, 2019an birziklatze tasa %79koa izan baita (2918an baina 2punto gehiago) eta horrek eragin zuzena du udalak Sasieta Mankomunitateari hondakinen tratamenduagatik ordaintzen dion diru kopuruan.
Gainbalioen inguruko zerga aurreko urteetan bezala mantenduko da, baita eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga ere (%5 izaten jarraituko du). Gainera, zerga honen kasuan, iaz adostutako %95eko hobaria mantenduko da, Eusko Jaurlaritzak Gainzabalen egingo dituen babes sozialeko etxebizitzetarako. Obra hau aurrera eramateko beharrezko hitzarmena sinatu da dagoeneko, eta udalak espero du etxe berriaren hondaketa lanak, urte amaieran hastea.
Uraren tarifa %1,9 igoko da, “Gipuzkoako Urak” ek aplikatutako igoeraren eta langileen lan-baldintzen hobetzearen ondorioz.
Kiroldegia
Azken hiru urtetan kiroldegiko tasa %5 igo da. Igoera hori urtero, kiroldegian eskaintzen diren zerbitzuak behar den moduan finantzatzeko eta erabiltzaileen beharrak asetuko dituzten inbertsioak egiteko erabili da. Orain, 2020an tasa hori %0,5 baino ez da igoko, gainontzeko tasak bezala. Gainera, iaz sortutako “udako igerilekuko txartela” mantenduko da, arrakasta handia izan baitu aurten.
Jarduera lizentzia eta establezimenduak irekitzea
Hirigintza departamentuak eta Ogasun departamenduak hala proposatuta, jarduera tasen antolaketa berria eta eguneratzea onartu da.
Orain arte negozio mota bakoitzerako tarifa bar ezartzen zen, honen tamaina kontuan izan gabe. 2020rik aurrera tarifek , kontuan izango dute negozio mota (ostalaritza jarduera, jarduera industriala, …) batetik, eta honek okupatzen duen azalera (m²) bestetik.
Titulartasun aldaketa ere tramite bakarra izango da hemendik aurrera; aurretiko komunikazioa behar duten jardueren eta jarduera klasifikatuarekin lotura duten jardieren arteko sailkapena alde batera utzi eta tasa bakarra ezarriko da denentzako.
Hirigintza eta obrak
“Obra txikiak eta obra handiak” sailkapena desagertuko da, eta sailkapen berriak obraren aurrekontua izango da kontuan.
Hau da, baimen txikiak eta baimen handiak tramitatu ordez, 2020tik aurrera 12 000€ edo gutxiagoko aurrekontua duten obrentzako lizentzia, 12 001,00€ eta 30 000,00€ artekoentzat, eta 30 0001,00€ tik gorako obrentzako lizentziak izango dira.
Gainera, etxebizitzen erabilera aldaketarako edo lehen erabilpenerako lizentziaren tramitazio zerbitzua gehitu da, hau ez zaie Babes Ofizialeko etxebizitzei aplikatuko.
Kontzeptu berriak
2020rako kontzeptu berriak ezarri dira, haurrentzako emanaldi berezietarako edo antzerki denboraldia euskara hutsean esaterako. Lizeoko gimnasioaren erabilerari ere tasa bat ezarri zaio (erabilera irabazi asmoekin egiten denerako soilik) edo, Iparragirre2020rekin lotutako merchandisingaren-tzako tasa; euro batetik 50era doana.