Urretxuko udal liburutegiak bere zerbitzuak haundituko ditu urtarrilaren 9tik aurrera; ordutegia luzatuko du, guztira bost ordu eta erdi, prestazio eta jarduera gehiago emateaz gain. Datorren astelehenetik aurrera liburutegiak ordutegi hau izango du lanegunetan: goizez, 11:00 - 13:00, eta arratsaldez, 16:30 – 20:00; beraz, arratsaldean ordu erdi lehenago irekiko du.
Gainera arratsaldean lehenago irekiko du, 16:30ean.
Urretxuko udal liburutegiak bere zerbitzuak haundituko ditu urtarrilaren 9tik aurrera; ordutegia luzatuko du, guztira bost ordu eta erdi, prestazio eta jarduera gehiago emateaz gain.
Datorren astelehenetik aurrera liburutegiak ordutegi hau izango du lanegunetan: goizez, 11:00 - 13:00, eta arratsaldez, 16:30 – 20:00; beraz, arratsaldean ordu erdi lehenago irekiko du.
Jarduera bereziak gutxienez hilean behin antolatuz eta jende gehiago erakartzeko ahalegina eginez, haurrak, helduak nahiz hirugarren adineko pertsonak, hasi berria dugun 2017. urte honetan zerbitzu eskaintza zabalduko du liburutegiak, beti ere kontuan izanik helburu nagusia irakurzaletasuna sustatzea eta erraztea dela.
2016. urtean zehar liburutegiak hainbat gai ukitu ditu; esaterako, Inauteriak, Joxe Mari Iparragirreren figura edo Urretxuren historian sakontzea, tailer didaktikoak sortzea, dantzei buruzko liburuak, “Liburuak Plazara”, “bibliopiszina” edo “biblioparkea” jarduerak, Aixa Vizueteren “Lirio de Sangre” liburuaren eta autobiografien aurkezpenak, lore eta landarei buruzko hitzaldiak, mineral eta sendabelarrei buruzkoak eta Gabonekin zerikusia dutenak.
2017. urteari begira, finkatuta dauden jardueretan sakontzeko asmoa du liburutegiak; hala nola, “Liburuak Plazara”, “bibliopiszina” edo “biblioparkea”, Inauterien inguruko jarduerak, Gabonak edo Mineralen Astea. Horrez gain, gai berriak sartuko dira; adibidez, itsasoa eta itsasgizonak, teknologia, gastronomia, Iparragirreren figura garatzen jarraituko da, bera jaio zeneko 200. urteurrena gerturatzen ari baita, eta merezi duen garrantzia emango zaio Ipeñarrietako Jauregia eraiki zeneko 400. urteurrenari. Azkenik, euskarazko nahiz gaztelerazko liburuen inguruko tertuliak ere hartuko ditu liburutegiak.
Ohiko eta ezagun diren hemeroteka, ikus-entzunezkoak, ordenagailuak eta gaztetxoei eskainitako guneaz gain, urtarrilean WIFI zerbitzu berri bat estreinatuko du liburutegiak, eta Zumarragako Geriatrikora nahiz Salouko Udalera liburuak bidaltzen jarraituko du.