Lehen saria AIXA frutadendak irabazi du, bigarren saria Bidegorri Kirolak -ek eta hirugarrena Mercería AM-k. Herritarren saria Nataliettak irabazi du.
Bi-Tartean merkatarien elkarteak Urretxu eta Zumarragako udalekin batera antolatzen duen Gabonetako erakusleihoen XVII. lehiaketaren sari banaketa izan da gaur Udaletxeko areto nagusian.
Ekitaldian parte hartu dute Urretxuko Herritartasun zinegotzi Maialen Fidalgok eta Zumarragako Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Arantxa Gonzalezek. Biek eskerrak eman dizkiete bertaratutako merkatariei urte osoan zehar egiten duten lanagatik eta horrelako ekimenetan parte hartzeagatik. “Merkatariek erakusleihoekin parte hartzeaz gain, ideiak eta proposamenak ematen dituzte eta lehiaketa antolatzen laguntzen dute. Aurten, adibidez, ohiko 3 sari eta aipamen bereziei sari herrikoia gehitu diete, herritarrak lehiaketan eta tokiko merkataritzan parte har dezaten. Hau da, gure saltokiek modu kolektiboan pentsatzen eta parte hartzen dute, merkataritza eginez, herria eginez. Hori erakundeen eta herritarren aldetik ikusten eta eskertzen dugu” esan du Maialen Fidalgok.
Ondoren, Arantxa Gonzalezek hartu zuen hitza, eta lehiaketara aurkeztutako erakusleihoen maila azpimarratu du, epaimahaiak erabaki bat hartzeko oso zaila izan baitu. Horren erakusgarri dira sariak emateaz gain eman diren bi aipamen bereziak.
Herrian erostearen garrantzia ere azpimarratu du, “gure herrietako merkataritzak kalitatezko zerbitzua eskaintzen baitu. Herrian erosten dugunean, herrian inbertitzen dugu, gure auzokideengan, lagunengan eta senideengan”, eta amaitzeko, Urretxun eta Zumarragan erosketak egiten jarraitzeko gonbidapena luzatu die herritarrei.
Ondoren, sariak banatu zizkieten saltoki irabazleei:
- saria: Aixa frutadenda (Urretxu)
- saria: Bidegorri Kirolak (Urretxu)
- saria: AM mertzeria (Zumarraga)
- aipamen berezia: Natalietta
- aipamen berezia: Zimer
Herritarren saria: Natalietta
Parte-hartzeari dagokionez, esan behar da parte-hartzea iazkoaren oso antzekoa izan dela: 31 saltoki izan dira, eta 33, berriz, 2021ean. Oso orekatua izan da: 18 establezimenduk hartu dute parte Zumarragan eta 13k Urretxun. Sariak ere antzekoak izan dira, 3 Zumarragan eta 2 Urretxun.