COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, apirilak 1, eta bestelako abisurik jaso arte, Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetako ordutegi berria honakoa izango da: astelehenetik ostiralera: 9.00etatik 14:00etara. Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.
Hiru garbiguneek udal zerbitzuak eta futsezko zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta erakundeak atendituko dituzte soilik.
Herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.
http://www.sasieta.eus/euskara/albisteak/garbiguneetako-ordutegian-aldaketa