Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko hirugarren saioa egingo du abenduaren 20an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Urretxuko udal liburutegian izango da saioa. Iñaki Mendiguren idazlearen “Haltzak badu bihotzik” liburua izango dute aztergai taldekideek. Idazlea saioan bertan izango da.