Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 38. edizioa, ohi moduak Urretxuko Udalak eta Goiargi abesbatzak lankidetzan antolatuta.
Javier Arratibel Goiargi abesbatzako zuzendariak eta Maialen Fidalgo kultura zinegotziak prentsaurrekoa eskaini zuten zikloaren berri emateko.
Azpimarratu zuten zikloa oso errotuta dagoela herrian eta horren seinale dela edizio kopurua, 38 dagoeneko, San Martin de Tours eliza bete egiten dela zikloa ospatzen den bakoitzean. Goiargiren lana ere eskertu zuten Udaletik, abesbatzako kideak eta beraien laguntza ezinbestekoak baitira ziklo hau antolatzeko eta gainera izaera berezia ematen diote. Biok luzatu zioten publikoari gonbidapena zuzeneko musika koralaz disfrutatzeko.
Ondoren, Musika zikloan parte hartuko duten taldeak eta kontzertuen datak jakitera eman zituzten eta sarrera doakoa dela gogorarazi zuten eta guztiak San Martin de Tours elizan egingo direla, 19:00etan. Hona hemen bakoitzaren informazioa.
- URRIAK 20: ERESARGI ABESBATZA (Billabona)
esku orria ERESARGI2024-10-20.pdf
Popular 344.49 KB 13316/10/2024 14:57:28 - URRIAK 27: GOIARGI ABESBATZA (Urretxu-Zumarraga)
esku orria goiargi 2024-10-27.pdf
Popular 323.81 KB 11716/10/2024 14:57:50 - AZAROAK 3: THE RESONANTZ CHILDREN´S CHOIR (Indonesia)
esku orria RESONANTZ CHILDRENS 2024-11-03.pdf
Popular 291.05 KB 14116/10/2024 14:58:08 - AZAROAK 10: SANTA ZEZILIA ABESBATZA (Donostia)
esku orria szezilia 24-11-10.pdf
Popular 303.08 KB 14416/10/2024 14:58:24