San Joan gertu dugula eta, hemen duzue hainbat gairen azalpena.
- Harrizko mahaien zozketa hilaren 11an izango da eta izen ematea zabalik izango da ekainaren 1etik 10a arte kultur etxean.
- Trafikoa: Doako autobus zerbitzua izango da, erosoa eta irisgarria, ekainaren 24an, egun osoan 10:00etatik 20:30ak arte; ADI! Geltoki aldaketa: Labeaga 14 (Jose Mari Lasa plaza)
Hala ere, kotxean igo behar izanez gero, paseak eskatu daitezke udaltzaingoan ekainaren 12tik 21era, honako ordutegi honetan:astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 21:00etara; larunbata eta igandea: 09:00etatik 21:00etara.
ADI TRAFIKO ALDAKETEI: Santa Barbarara igotzeko Pagoeta auzoko errepidea bakarrik erabili ahal izango da. Nekolalde / Mundo Mejor / Basagasti auzoetatik Santa Barbarara joateko bidea moztuta egongo dela eta baimenik ez dutenek, Erratzu poligonora bakarrik igo ahal izango dute. Nekolaldetik Santa Barbarara joateko bidea moztu egingo da eta jaisteko bakarrik erabiliko da. Hala ere, Nekolaldetik Etxaburura igotzeko aukera egongo da.
- Herri bazkarirako txartelak salgai egongo dira kultur etxean ekainaren 1etik 18ra. Helduen menua 26eurotan, haurrena (12 urtetik behera) 13 eurotan. Kultur etxean edo Santa Barabara jatetxean erosi daitezke ekainaren 1etik 18ra arte edo lekuak agortu arte.
Helduentzako menua, 26 euro:
- Urdaiazpikoa eta patea
- Arrrainez betetako piperrak
- Penca onddo-saltsarekin
- Sahieskia
- Goxua
- Kafea eta kopa
- Ogia, ura eta ardoa barne
Haurrentzako menua, 12 urtetik behera, 13 euro:
-Makarroiak tomatearekin
-Oilasko bularkia patata frijituekin
-Danonino
-Ogia, ura eta freskagarriak barne
* San Joan herri dantzarako entseguak ekainaren 18 eta 21ean izango dira Gainzuriko jolastokian, 20:00etan eta irekiak dira.
* EGITARAUA SAN JOAN 2024
EGITARAUA SAN JOAN JAIAK URRETXU 2024.pdf
Popular 1.09 MB 620 |
04/06/2024 17:12:11 |
Informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera jo dezakezue
943 038088